Aitor-Aritzeta

Aitor Aritzetak Trafiko Zuzendaritzarekin lankidetzan dihardu 2017az geroztik. Hain zuzen, Gazte-Ziur 2017 (Gazteria eta Bide Segurtasuna), Bici-Kide 2018 (Bide Elkarbizitza), EMA2D 2019 (Genero eta Bide Segurtasuna) eta GIDADI (Bide Segurtasuna eta Adinekoak) izeneko ikerketak zuzendu ditu. Gaur egun, IN-ITINERE (Trafiko eta Lan Istripuak) egitasmoa zuzentzen du. Psikologian doktorea da (2003) Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean, eta egun “Emozioa eta gaitasun sozioemozionalak” ikasgaia irakasten du Psikologiako Fakultatean. Aurretik, 5 urtean, “Bide segurtasunaren psikologia” irakasgaia irakatsi zuen, fakultate berean. Gaur-gaurkoz, Eusko Jaurlaritzaren aintzatespena duen “Qualiker” ikertalde egonkortuko kidea da. Aritzetaren curriculumean hainbat harribitxi daude bilduta: ehunka biltzar zientifiko, 20tik gora libururen eta liburuetako kapituluen argitalpena eta nazioartean ospe handia duten aldizkari zientifikoetako 20 argitalpenetik gora. Horien artean, nabarmentzekoa da “Development and validation of the Drivers’ EmotionalIntelligenceInventory (EMOVIAL)”.