
Claudia Adriazola-Steil garraioaren sektorean aritu da lanean 25 urtez. Gaur egun, Hiri mugikortasun globaleko zuzendariondokoa eta Osasun eta bide segurtasuneko zuzendaria da Hiri Jasangarrien aldeko WRI Ross zentroan.
Claudiak mugikortasun jasangarria, klima aldaketa, osasun publikoa eta ekitatea uztartzeari ematen dio garrantzia. Azken 15 urteotan, WRI zentroan, funtsezko figura izan da bide segurtasunaren arloan munduan izan den programa berritzaileenetako baten garapenean; programa hori Sistema Seguruaren ikuspegian oinarritzen da, eta jasangarritasunarekin eta ekitatearekin loturak egiten ditu. Eragin adierazgarria izan du nazioarteko agendan, baita nazioko eta tokiko gobernuetan ere.
2020ko otsailean Stockholmen egindako Hirugarren Ministro Konferentziako hainbat saiotan parte hartu zuen, eta horren ondorio izan zen Stockholmeko Bide-segurtasunaren aldeko Adierazpena.
Horrez gain, elkarte berriak sortzea sustatu du, eta mugikortasunaren agenda birmoldatu du hiriko mugikortasuna sistematzat hartzen duen ikuspegian oinarritzeko, betiere sistema horretan sartuz hiri garapena, garraio masiboa, oinez ibiltzea, bizikletaz ibiltzea, ibilgailu elektrikoak, mugikortasun berria eta berrikuntza. Esperientzia handia du, Latinoamerikako, Asiako eta Afrikako 50 hiritan baino gehiagotan egin baitu lana, eta 60M US$ baino gehiago gainbegiratu ditu inbertsioetan.
Munduko Bankuak eta WRI erakundeak Transforming Transportation mundu osoko konferentzia enblematikoa antolatzen dute, eta 2017az geroztik konferentzia horren zuzendari da. Goi mailako bileretan hizlari nagusia izan da, hala nola Nazio Batuen Batzar Nagusian, Munduko Bankuan, Osasunaren Mundu Erakundean, ministroen konferentzietan eta abarren. Alemaniako TUMI ekimenak Emakume Garrantzitsua Garraioan izendatu du Claudia. 20 argitalpen eta artikulu baino gehiago idatzi ditu elkarlanean.