
Zientzia Fisikoetan doktorea. 1986tik 2014ra, UPCko Estatistika eta Ikerketa Operatiboko Saileko katedraduna. Bere lan arlo nagusiak honako hauek izan dira: Trafiko eta Garraio sistemen Modelizazioa, modelo horien tratamendurako Optimizazio eta Simulazio teknikak, eta horiek trafikoaren eta garraioaren plangintzan eta kudeaketan dituzten aplikazioak, eta, bereziki, gorabidean dauden joerak, MaaS, lineako merkataritzak (elektronikoa) Salgaien Hiri Banaketaren Azken Milian duen eragina, eta abar. Trafiko eta garraio sistemen modelizaziorako software aplikazioak ikertzen eta garatzen 40 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta 140 lan baino gehiago argitaratu ditu nazioarteko aldizkari teknikoetan, aldez aurreko berrikuspena duten hitzaldien aktetan eta liburuen kapituluetan; horien artean, Springer, “Fundamentals of Traffic Simulation”. 1985ean LIOS Ikerketa Taldea (Ikerketa Operatiboko eta Simulazioko Laborategia) sortu zuen, UPCren zuzendaritzapean trafikoko simulazio mikroskopikoko Aimsun softwarea garatu zuena. 1988 eta 2007 artean, LIOSen zuzendari gisa, Europar Batasuneko Esparru Programetako 20 proiektu baino gehiagotan Ikertzaile Nagusi izan zen. 2007tik 2015era, Garraio eta IKT Proiektuen Zuzendari Zientifikoa izan zen UPCko InLab FIB delakoan, 2015etik 2016ra CARNETeko Zuzendari Akademikoa; eta 2017tik 2020ra, PTV Groupen Aholkulari Estrategikoa Garraio Ereduetan.
Kataluniako Generalitataren Narcís Monturiol domina Berrikuntza Teknologikoari, 1997.
Berrikuntza Teknologikoaren Bartzelona Hiria Sariaren Ohorezko Aipamena, 2001.
Traffic Simulation Lifetime Achievement Award for the contributions to the traffic simulation field. 2019, Traffic Simulation Subcommittee of TRB.