
Miguel Ángel Serna ANM (Asociación Nacional de Motoristas) elkarteko presidenteordea da. 2002an Zuzendaritza Batzordeko kide/bozeramaile izendatu zuten.
Halaber, ENCMren (Escuela Nacional Conductores de Motocicletas) sortzaile eta begiralea da 2005etik. Gaur egun, Prestakuntzako eta Ikastaroetako zuzendaria da, eta hainbat zirkuitu, plataforma eta hiritan ematen ditu ikastaroak.
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak azken edizioetan sustatutako zilindrada ertain eta handiko motor-gidariak segurtasunez gidatzeko ikastaroak diseinatu eta zuzendu ditu.
Hainbat ikastaro eman ditu bi mila eta bostehun ikasle baino gehiagorentzat: GT 52, Trafikoari itxitako mendiko errepidea, Madrilgo Mugikortasuneko agenteak, Andaluziako DGTko funtzionarioak, ILUNION enpresak zirkuituan. Segurtasuna Bruneten, DUCATI motozikleten marka, pertsonalizatuak eta eskariaren araberakoak
Zirkuituko gidaritza ikastaroetan ere badu esperientzia (lehiaketarik ez). Sektoreko aldizkari espezializaturako motorren probetan parte hartu du. Motorren probei buruzko artikuluak garatu ditu AMMko Motozaleak aldizkarirako, eta irratsaioetan parte hartu du, motoen atalean.