
Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio arloko zinegotzi ordezkaria da Donostiako Udalean.
Bere esperientziari dagokionez, Euskadi Irratiko eta Euskal Telebistako erredaktorea, esataria eta aurkezlea izan zen. Horrez gain, gidoilaria eta proiektu-arduraduna izan zen hamar urtez Digitalak-Haratago ekoiztetxean. 2017an, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailean sartu zen prentsa arduradun gisa, eta 2020an, berriz, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean, kargu berean.