Sartu jardunaldira gaztelaniaz, euskaraz

edo ingelesez.

Aurkezpena

Bide Segurtasuna erantzukizun bat da, eta istripuak gutxitzeko erronka handiarekin konprometitutako erakunde, eragile eta elkarte guztiek partekatzen dute, trafiko istripuetan Zero Biktimak Ikuspegi batetik.

Bide Segurtasuneko eta Mugikortasun Seguruko eta Jasangarriko Euskadiko Plan Estrategikoa (2025) Nazio Batuetako GJHekin lerrokatuta dago, eta 2030erako trafiko istripuz hildako eta zauritutako pertsonen kopurua % 50 murrizteko helburua du, 2020. urtearekiko.

Erronka global horri ekiteko, Planak hainbat lerro estrategiko aurreikusten ditu, eta horien hedapena hainbat ekintzen bidez egiten da, horien helburua izanik euskal bide sarearen erabiltzaile guztien bide segurtasuna hobetzea, lanpostura edo lanera joateko kaleak eta errepideak erabiltzen dituzten pertsonak ere aintzat hartuta.

Jardunaldi Profesional honetan, laneko Bide Segurtasunari erreparatu nahi diogu bereziki; izan ere, kezka hori benetako konpromiso bihurtzen hasi da erakunde askotan, Innovabide, Bide Segurtasunarekin bat egiten duten euskal enpresen sarearen bidez, Kudeaketa Aurreratuko ereduaz baliatuta.

Trafiko Jardunaldirako Euskal enpresa, Bide Segurtasunarekiko konpromisoa Kudeaketa Aurreratuaren bidez gaia hautatu dugu, eta horren bidez, esperientzien eta jardunbide egokien trukea bultzatu nahi dugu, mugikortasun seguruago eta jasangarriago bat sustatzeari begira.

Ezagutza eta esperientzia hori zurekin partekatu nahi genuke datorren abenduaren 1ean, Donostiako Kursaal Elkargunean.

Gaiak zure interesa piztuko duelakoan, jaso ezazu nire agurrik beroena.

Sonia Díaz de Corcuera
Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendaria