inaki-gurtubai

Iñaki Gurtubai Segurtasun eta Trafikoko zinegotzia da Gasteizko Udalean. Erakunde horretan bertan, aurreko legegintzaldian, Ogasuneko eta Giza Baliabideetako zinegotzia izan da, baita euskararen arloko zinegotzi arduraduna ere. Udaleko esperientzia 2016an abiarazi zuen, Alkatetza, Ekonomia eta Funtzio Publikoaren Arloko koordinatzaile nagusi izendatu zutenean.

1964an jaio eta Zuzenbidean lizentziaduna, Iñaki Gurtubaik Eusko Jaurlaritzan ere izan ditu ardurak, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde izan baitzen 2012tik 2016ra.