Foto NORA.2

Nora Abete Politika eta Administrazio Zientzietan-Nazioarteko Harremanetan lizentziatua da EHUn. Kontsumoaren Zuzenbide eta Ekonomia masterra Gaztela-Mantxako Unibertsitatean.

Eusko Jaurlaritzaren Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendaria izan zen, eta Bilboko Udalean, Hiri Berroneratze Saileko zinegotzia izan zen lehenik eta, egun, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzia da.

Halaber, Harreman Instituzionalen eta Herritarren Arretaren arduradun gisa jardun du Italiak Bilbon duen Kontsulatuan. Eta European Studies-comunity Advisor and Proyect Consultant ikasketak egin ditu Bruselako Chambre de Commerce Belgo-Italienne erakundean.

Europako funtsen kudeaketan lan egin du Italiako Merkataritza Ganberan, Bruselan, eta esportazioetako teknikaria izan da Batz. Soop. erakundean; Europako Gaietan Espezializatzeko beka jaso zuen Eusko Jaurlaritzan, eta teknikari izan zen Akitania-Euskadi Euroeskualdean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraio, Mugikortasun eta Lurralde Kohesioko diputatuaren Kabinetean.

Badaki gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez, ingelesez eta italianoz hitz egiten.