Dani-Ruiz

Dani Ruiz naiz, “bizikleta mekanikari optimistatzat” dut neure burua, eta horrez gain hiri mugikortasun jasangarriaren alorrean diharduen Donostiako TXITA enpresaren kofundatzaile eta gerente ere banaiz. Gainera, CICLOLOGÍSTICAko presidentea naiz, bizikleta bidezko banaketan aritzen diren penintsulako enpresen elkartea. Donostiako BAE (Bizikletaz Adinik Ez) proiektuaren kofundatzaile izan nintzen, eta gaur egun koordinatzailea naiz.

Cabran jaio nintzen, Kordobako herri txiki bat, duela 41 urte, eta Terrasan (Bartzelona) hazi nintzen. Enpresa zientziak ikasi nituen. 21 urterekin, kasualitatez, Donostiara etorri nintzen bizitzera, Enpresa Administrazioa eta Zuzendaritza ikasten 2 urte igarotzeko asmoz. Dena dela, lehenengo 4 hilabeteak igarota, ohartu nintzen Donostia bizitzeko hiri ezin hobea dela, eta bertan jarraitzen dut…

Ez ditut EAZ ikasketak amaitu, eta karrera amaierako proiektua aurkeztea falta zait, baina nahiago dut ez amaitu. Horrela, beti izango dut ikasketen aitzakia…

Gaur egun Oreretan bizi naiz, bi seme ditut, 8 eta 12 urtekoak, eta 2024ko maiatzean 18 urte egingo dituen TXITA belaontzi txikiaren koordinatzailetzat dut neure burua.

Gaur egun 16 lagunek osatze dute TXITAren lantaldea.