Iosu Ramírez

Iosu Ramírez informatikako ingeniaria da Deustuko Unibertsitatean ikasita. Halaber, Euskadiko Informatika Ingeniarien Elkargo Ofizialeko kidea eta Bilbao Urban & Cities Design partzuergoko Aholku Batzordeko kidea da.

1993tik ari da garraioaren eta mugikortasunaren arloan. Hausnarketa estrategikoa eta aholkularitza politikoa hiri eta lurraldeetarako mugikortasun-eskariaren eta azpiegituren estimazioaren azterketa tekniko zorrotzekin uztartzen ditu. Garraio-modelizazioan aditua da eskariaren estimazioa eta simulazio mikroskopikoa egiteko ereduetan.

Era berean, modelizazioa estandarizatzeko ITS España erakundearen Batzorde Teknikoan parte hartzen du, eta mugikortasunari eta jasangarritasunari buruzko kongresu askotan izan da hizlari.

Mugikortasun-planak lantzeaz eta horien jarraipena egiteaz arduratu da. Adibideak: Bilbo (azken planarekin Greenpeace erakundearen errekonozimendua ere lortu zuen), Getxo (ACS Saria), Tolosa (Ihobek emandako Jasangarritasunaren Saria), Durango, Bergara, Beasain, Zornotza, Zarautz, Gernika…

Horretaz gain, bide-azpiegituren eta garraio publikoaren eskariaren estimazioan jardun du, baita Hiri Antolamenduko Plan Orokorrek mugikortasunean duten eraginaren gaineko aholkularitzan ere, besteak beste, Donostian, Getxon eta Santurtzin.