Aurkezpena

Bide Segurtasunak gero eta lotura estuagoa dauka jasangarritasunarekin. Bizi-kalitateari begira, nahitaezkoa dugu euskal bide-saretik modu seguru, eraginkor eta irisgarrian ibili ahal izatea, eta hori ikuspegi ekonomikotik zein sozialetik ere funtsezkoa da.

Ekuazio horri ingurumenarekiko errespetua ere gehitu behar zaio. Horregatik, zorrotz aztertu behar da trafikoaren eta mugikortasunaren inpaktua airearen kalitatean eta, ondorioz, planetaren beroketan eta klima aldaketan.

Nazio Batuen GJHekin lerrokatuta dagoen Euskadiko Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako eta Jasangarrirako Plan Estrategikoan (2025) eta Bide Segurtasuneko Euskal Itunean hartutako konpromisoei erantzunez, Jardunaldi Profesional honetan arreta jarri nahi dugu Trafikoaren eta Mugikortasunaren arloko jasangarritasunaren erronkan. Gainera, aztergai izango ditugu erronka global horri aurre egiteko planteatzen diren egitasmoak eta irtenbideak: besteak beste, zero emisioko erregai berriak, emisio baxuko eremuak, mugitzeko modu berriak…

Mugikortasun Jasangarriaren erronka Euskadin: egitasmoak eta irtenbideak izango da prestatu dugun Trafikoari buruzko Jardunaldiaren gaia, helburua izanik mugikortasun jasangarriagoa eta osasungarriagoa sustatzeko esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzea, segurtasunaren ikuspuntua alboratu gabe.

 

Ezagutza eta esperientzia horiek zurekin partekatu nahiko genituzke, azaroaren 15ean, Bilboko Torre Iberdrolan (29. solairua).

Gaiak zure interesa piztuko duelakoan, jaso ezazu agur bero bat.

Estibaliz Olabarri
Trafikoko zuzendaria
Eusko Jaurlaritza

Hizlariak

Kontaktua

+34 946 123 007